COVID-19ak bertan behera utzitako emanaldiak

Aurreko hilabetean, ekainera bitarteko gure programazioa aurkeztu genuen. Baina inork espero ez zuen egoera berri honen aurrean, emanaldi batzuen inguruan neurriak hartu behar izan ditugu.

Tamalez, asteak jasaten ari garen egoera berezi honen aurrean, Berbabanda ikuskizuneko prestaketa eta emanaldi saioak bertan behera utzi behar izan genituen. Aixerrotako ikasle eta irakasleekin egindako lana aurreratua zegoen eta errepertorioa ia itxita genuen. Beraz, nahiz eta orain ez burutu, hurrengo ikasturtera begira beste data posible batzuk baloratzen hasiko gara normaltasunera itzultzerakoan.

Bestalde, Andra Mariko jai batzordeak aurreko astean iragarri zuen auzoko jaiak bertan behera gelditzen zirela, aurten ez gara Andra Marik jaietan izango.

Larrabetzun eta Getxon eskainiko dugun Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak bidegarriak diren baloratu beharko dugu kuarentenatik irteterakoan, baina printzipioz, aurrera doaz.