Hurrengo urteari begira

Joan den ostiralean, mahai inguruan bildu eta 2019. urteari begira proiektu berriak sortzeko ideia zaparrada antolatu genuen. Dinamika parte-hartzaileen bidez, musikari guztien ideiak bildu, 2018. urteak emandakoak ebaluatu eta horizonte berriak finkatu genituen.

Prozesu parte-hartzaile hauek oso garrantzitsuak dira elkartearentzat alde batetik, musikari guztien iritzien berri izaten dugulako eta bestetik, jasotako kritikek edo proposamenek hobetzera garamatzatelako.

Jada ezagutzera eman dugun Musikalia banda & Sorgina txirulina emanaldiarekin urteari agur esango diogu. Baliteke abenduan emanaldiren bat eskaintzea. Ezer gutxi aurreratu dezakegu urte berriaren inguruan, buru belarri lanean gabiltzalako, baina itzela izango delakoan gaude.

Your email address will not be published.