Euskaraldia Sorginzulon emanaldiak jendetza biltzea lortu zuen Punta Begoñako galerietan. Lehenengo emanaldia, irribiziei zuzendua 17:00 izan zen eta antzerkia gaztelaniaz egin zen. Aldiz, 20:00etakoa, ahobizi eta belarriprestentzako zuzendua euskaraz. Antzerki ostean, proiektore baten laguntzaz Sorginzuloko pareta behera bota genuen.
Musikaliako musikariak goizetik ibili ginen lanean, entseguak eta soinu frogak burutzen, dena bikain irteteko. Denbora horretan, Olatz Ganboa eta Mayte Bayon antzezleak gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen. Baita lagun dugun Ignacio Libanorekin egoteko aukera eta Bizkargi taldeko dantzariak ezagutzeko aukera ere.
Bi emanaldiak bikain irten ziren eta jendearen iritzia oso positiboa izan zen. Guretzako plazer handia izan zen herriko jendearekin elkarlanean aritzea horrelako agertoki bitxi batean. Espero dugu horrelakoak maiztasun handiagoarekin ikusi eta gozatzeko aukera izatea etorkizun hurbil batean.
Azkenik, Euskaraldia Sorginzulon posible egin zuten teknikari, antzezle eta dantzari guztiei zorionak! Eta nola ez, guztia hau posible egin duen Frediri ere.