Euskaraldia Sorginzulon

Euskaraldia Sorginzulon Getxoko kostaldearen ikerkuntza etno- toponimikoan oinarritutako Storytelling-a da eta antzerkia, zuzeneko musika, dantza eta animazio bidezko proiekzioak bilduko ditu.

Aiton- Amona zein marinelen konakizunen haritik jakin izan zuten ikertzaileek leize-zulo honen berri.  Baina 1918an, erliebe arazoengatik, gaur egun ezagutzen dugun Punta Begoñako galeriak eraiki ziren, lur askatzeak saihesteko asmoz. Storytelling honekin leize-zulo honen istorioa kontatuko digute.

Emanaldi hauetan Musikalia Elkarteko boskote bat ibiliko da Punta Begoñako galeriak musikaz girotzen. Hauxe dira emanaldietako xehetasunak:

Gidoia: Toti Martinez de Lezea.

Antzezleak: Olatz Ganboa eta Mayte Bayon.

Ikerketa etno-toponimikoa: Fredi Paia.

Zuzeneko musika: Afrika Bibang (ahotsa), Ignacio Libano (pianoa) eta Musikalia.

Artxiboen arakaketa eta lekukotzen grabazioa: Unesco Cátedra.

Dantza: Bizkargi dantza taldea.

Girotze musikala: Musikalia.

Animazio bidezko proiekzioa: Baleuko.

Hizkuntza: elebiduna euskara-gaztelera

– Elkartze gunea: Punta Begoñako Galerietako bisitarien gunea

– Eguna eta ordua: Urriak 20, larunbata: 17:30eta Irribizientzako emanaldia eta 20:00etan Ahobizi eta Belarriprestentzako emanaldiak.

-Antolakuntza: Bizarra Lepoan, Egizu, Cátedra Unesco, Getxoko Udala, UPV-EHU. –

-Informazio eta erreserbak: 688653042 eta euskaraldiagetxon@gmail.com

-Aforoa: leku mugatuak

Your email address will not be published.