Aurten lehen aldiz kalejiran atera gara abenduaren 24an. Jantzi tradizionalak eta gabon kantekin batera, ez ohiko egun eguzkitsu eta berotsu batean, kaleak girotzen ibili ginen.
Abenduaren 27an berriz, Andres Isasiko abesbatzarekin batera gabonetako kontzertua eskaini genuen. Ane Legarreta eta Imanol Ormazaren zuzendaritzapean, abesbatza eta bandaren kontzertuak eskaini genituen. Aretoa topera egon zen, benetan eskertzekoa.
Emanaldi hauekin amaiera ematen diogu urteari. Pandemia osteko denboraldia gogorra eta nekeza izan arren, berriz ere martxa hartuta gatoz. Hurrengo urtean proiektu handi eta zirraragarriekin etorriko gara. Urte berri on danori!