Egun paregabea Algortako inauterietan

Inauteriak igaro dira eta egunerokotasunera itzultzea tokatzen da. Aurreko urteetan bezala giroa ezin hobea izan zen. Eguraldiak lagundu egin zuen nahiz eta eguneko momentu batzuetan euria egin.

Egunari hasiera emateko, batukadak Algortako auzoa esnatu zuen danborren burrunbaz.  Basagoti etorbidetik ibili ziren goizean zehar. 12:00ak aldera gure txanda heldu zen.

Teilagorriko plazan hasi ginen geldirik eta taldearen aurkezpen bat egin genuen. Bost pa sei abesti jota eta swing jazz estiloan, Telletxerantza mugitu ginen. Hemen ere, kontzertu txiki bat eskaini genuen eta jendetza biltzea lortu genuen.

Ondoren, Basagoti etorbidera itzuli, atseden txiki bat egin eta Saniko plazan sartu ginen azkeneko abestiak jotzera. Aurreko urtean bezala, musika eskola azpian, kristalezko kioskoarekin batera familia argazki bat atera eta emanaldiari amaiera eman genion.

15:00etan Algortako koadrilekin batera, bazkari herrikoian parte hartu genuen giro ezin hobean eta bazkal osteko kafea luzatuz arratsalde eta gau ederra igaro genuen egunari amaiera bikaina emanez.

Musikalia elkartearen izenean eskerrak eman nahi genizkieke Jai Batzordeari eta Etorkizuna taldeari ikuskizuna posible egiteagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude