20.KORRIKA BADATOR!!

Aurten KORRIKAK 20 edizio bete egiten ditu, eta Musikaliak ezin zion hitzorduari hutsik egin.

korrika_batzukGure Euskaren aldeko konpromisuarekin jarraitzeko asmotan, 1639B Km-a erosi dugu Areetan. Lekukoa Mesedetako Elizan hartuko dugu, Musika Eskolaren eta Bizkaiko Zubiaren ondotik igaro eta Kale Nagusian zehar ibiliko gara euskararen alde korrika.
Kioskora heltzean Zasi Eskola dantza taldeari pasako diogu Lekukoa.

Bertan espero zaituztegu asteazken gauean (ostegun goizaldean) 02:35 aldera.

Musikalia ere Korrikaren alde!!
Tipi-tapa Korrika!!