Irribanda proiektua, Katxiporretak sorturiko formatua da. Euskadiko orkesta sinfonikoarekin grabatutako Sentitu, Pentsatu, Ekin! diska geroztik, eskuragarriago zegoen formatua bilatzen saiatu ziren eta herriko musika bandekin elkarlanean aritzea primerako irtenbidea izateaz gaiz, Euskal Herriko herri txoko ezberdinetara iristeko aukera ematen zien.
Irrien Lagunak taldeko zuzendari artistikoak, Xabier Zabalak, musika bandentzako arregloak egin zituen, sinfonikoko diskaz abiatuz eta lan honen emaitzek, harrera ona izan dute Irribanda proiektua burutu den leku guztietan.
Proiektua aurrera eramateko kolaboratzaile askoren laguntza izango dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Lehenik eta behin Musikalia Elkarteko banda izango da oholtzan, formatuko protagonista nagusiak izango dira eta pailazoen abestiei doinu eta melodia jarriko diete.
Gonbidatuen abestiei babesa emateko, 100 abeslariz osaturiko abesbatza erraldoia izango dugu. Talde hau Biotz Alai Txikik, Lilura Abesbatzak eta Kimetz Abesbatzak osatuko dute.
Azkenik, Etorkizuna Elkarteko txalapartariak eta herriko gitarjole eta ahotsak izango ditugu ikuskizunean zehar. Osotasunean, talde getxotarron kolaborazio erraldoia izango da primerako agertokian: Muxikebarriko Areeta agertokian. Guztira 750 ikuslerentzako edukiera du eta tamaina honetako ikuskizunen artean lehenetarikoa izango da.
Musikalia Elkarteko arduradunak irailean hasi ginen Katxiporretako langileekin elkarlanean. Irailean kultur sailari aurkeztu eta urrian Xabier Zabalarekin elkartu ginen materiala bildu eta lanean hasteko. Musikariok abendian ekin genion prestaketa lanei eta otsailean abesbatzek.
SENTITU, PENTSATU, EKIN!
- Pirritx, Porrotx, Marimototx, Pupu eta Lore
- Akelarrean
- Eutsi goiari, ijito!
- Abuela Maria Luisa
- Titu & Kintxo Barrilete
- Abordatzera!
- Muxu- truk
- UNBLENBLE!
- Minutu bat goizero
- Ez gaude salgai
- Gorriti Aztia
- Maite Zaitut