KANTU BAND

 

Elkartearen ibilbide txiki honetan, Nahikari Ayo-ren abentura anitzetako batzuetan parte hartu dugu. Oraingo honetan, KantuBand proiektua proposatu digu, non Getxoko hezkuntza zentroko eta hainbat elkarteetako umeek parte hartuko duten.
Ikuskizun honek, urtean zehar kantugintzan egindako lana oholtzara eramatea du helburu. Horretarako gure parte hartzea eskatu ziguten. Musikaliakoak ikasle hauen kantuei melodia jarriko diegu. Kantuak oso ezagunak izango dira eta gurekin kantatzeko aukera izango du ikusleak. Emanaldia Boitz Alai plazako karpan ospatuko da.

Informazio gehiago hemen.

Loading Map....

Data
2018/06/02
18:00 / 19:30

Lekua
Muxike Aurrekoa Kalea, 12
Algorta - Getxo
48991
Bizkaia - EH


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude