EUSKARALDIAren froga Getxon

EUSKARALDIAren froga Getxon

“GETXO 24 ORDU EUSKARAZ” ARIKETA AKTIBATZAILEAREN EGITARAUA

Maiatzaren 23an, 20:00etan emango dioGUI hasiera Getxon 24 ordu euskaraz ekimenari, Romoko Santa Eugenia Plazan, Getxoko Euskaraldiaren ahotsa izango diren hamaika lagunen testigantzekin bideotxoaren proiekzioarekin. Tor magoarekin gozatzeko eta Kresaltxu kantari taldeko kideekin batera abesteko aukera ere izango da.

Maiatzaren 24an Euskararen berbodromoa ere antolatuko da,  09:00etan eta 11:00etan Romoko Santa Eugenia Plazan, eta 19:00etan Algortako San Nikolas Plazan.

Egun osoan zehar, selfiak egingo dira, ondoren  688653042 telefono zenbakira bidali eta sare sozialetan zabaltzeko, #Getxo24euskaraz traola erabiliz. Bidalitako selfiak amaiera ekitaldian proiektatuko dira, Getxoko Hamaikako kide bik irakurriko duten mezuarekin batera. Ekitaldia bukatzean 25.orduan ere euskaraz egiteko proposamena luzatuko dugu, hizkuntza ohituretan pausuak ematen jarraitzeko, Euskarak 365 egun ekimenari lotuta . Ajuria tabernatik hasita kantu-jira poteoarekin amaituko da eguna, Itxar kantu, Itxas Argia eta Itzubaltzeta kantuz-eko lagunekin.

Loading Map....

Data
2018/05/23 - 2018/05/24
20:00

Lekua
Santa Eugenia
Getxo
48930
Bizkaia


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude