Soinu Banden kontzertua

Azaroaren 22, 23 eta 24an, Muxikebarriko irekiera ofiziala izango da eta asteburu guztian zehar, jardueraz eta emanaldiz beterik egongo da. Emanaldi horien artean gu izango gara, azaroaren 23an, larunbata, Arrigunaga aretoan. Gure proposamena film ezagunen soinu banden kontzertua egitea izango da. Gainera, proiektorearen laguntza izango dugu jotzen dugun bitartean irudiak izateko.

Ez da lehen aldia formatu hau egiten dugula. Duela hiru urte ere, Ane Legarretaren zuzendaritzapean, horrelako kontzertu bat egin genuen. Baina oraingoan, Asier Ituarterekin batera, errepertorioa eguneraturik, berriro ere ekingo diogu.

Kontzertua 11:00etan hasiko da. Anima zaitez!

 

Cargando mapa....

Fecha
23/11/2019
11:00 / 12:00

Ubicación
Basagoiti etorbidea 77
Getxo
48991
Bizkaia