Musikaz beteriko igandea

Gorputzi eguna Portu Zaharrean

Urtero egutegian ematen diren aldaketak direla eta, ohikoak diren bi irteera arratsalde berean egitea tokatu zaigu aurten. Arratsaldea Portu Zaharrean hasi genuen, igandean Gorputzi eguna ospatu baitzen. Portu Zaharreko plazan eskaini genuen emanaldiaren lehen zatia eta eguraldiak asko lagundu zuen jende asko bildu eta giroaz gozatzeko. Bigarren zatia aldiz, Portuko eskaileretan burutu genuen, paseatzen zeunden askoren arreta lortuz. Eskerrak eman antolatzaileei eta Txomin tabernakoei eskainitako merienda goxoagatik.

Zubiletaseko San Juanak

Arratsaldearen bigarren zatia Zubiletan eman genuen. Inoiz baino jende gehiago aurkitu genuen auzoko larrean eta giroa ezin hobearekin gainera. Txokolatada girotzen aritu ginen gure melodiekin eta azkeneko emanaldi honekin ikasturteari amaiera eman genion. Irailean ikusiko gara elkar.