Munduan barna Sorgina Txirulinaren eskutik

Igandean Musikalia banda & Sorgina txirulina emanaldia eskaini genuen Areetako musika eskolako aretoan. Ateak ireki bezain pronto, jende mordoa sartu eta aretoa betetzea lortu genuen.

Kontzertuan zehar eta musika genero ezberdinen laguntzarekin, munduari itzulia eman genion toki ezberdinetako pertsonaiak ezagutuz. Narrazioak musikarien soinu efektuekin indartuak izan ziren eta bandak musika estilo hauek interpretatu zituen bost pieza ezagunekin.

Txikitxoen parte-hartzea handia eta primerakoa izan zen eta asko gozatu genuen emanaldiaz. Momentu dibertigarri asko izan genituen txikitxoenen imajinazioaren ondorioz.

Eskerrik asko kontzertura hurbildu zinetenoi eta hurrengora arte!

Bidali iezaguzu zure iritzia, hobetzen lagunduko diguzu