Ekainaren 21ean urteko proiektua aurkeztu genuen Biotz Alai karpan, musikaren nazioarteko eguna ospatzeko; Fetén Fetén eta Musikalia.
Kontzertuaren prestaketak asteazkenean hasi ziren. Diego eta Jorge, Fito & Fitipaldis taldearen telonero giza ibili ostean Getxora heldu ziren. Arratsaldean zehar, ekitaldiko azkeneko ukituak ematen ibili ginen, Ane Legarreta zuzendariarekin batera.
Ostegun goizean, Getxoko hondartzez gozatzeko aukera izan zuten Fetén bikoteak. Arratsaldean berriz, goiz hasi ziren soinu eta argi frogak. Dena dela, kontzertua primeran irten zen. Hona hemen kontzertuaren muntaketa lanen bideo txiki bat:
Beste urte batez ikuskizun eder batez gozatzeko aukera izan genuen. Musikari guztion izenean eskerrak eman kontzertura hurbildu zineten guztioi. Plazer itzela izan zen!