Hiru hilabetez buru belarri aritu ostean, amaiera bikaina eman genion proiektuari. Sarrerak eskuragarri jarri genituen momentutik, eskari handia jaso genuen eta aretoa goraino betetzea lortu genuen, sarreran ilara handiak sortuz.
Aipatzekoa da adin guztietako ikusle guztien parte hartzea kontzertuan zehar. Zuen zirrara eta esker onak oholtzatik antzeman ahal izan genituen. Horrexegatik, eskerrik asko bihotzez!
Eskerrak ere, musika eskolako idazkaritza taldeari, prestakuntza eta antolakuntza lanetan eskaini diguten laguntza guztiagatik.
Eta nola ez, Musikalia familia osatzen duzuen musikari, lagun eta senide guztiei, zuek baitzarete proiektu handi nahi honen altxorrik onena. Gora zuek!