KONTZERTU PEDAGOGIKOA (2017ko azaroaren19a, 12:00etan)

Urtero bezala, Santa Zezilia eguna ospatzeko, kontzertua eskainiko dugu. Joan den urtean, Bidesari elkartearekin batera elkarlanean aritu ginen Las Mercedes-eko elizan. Aurten, beste ikuspuntu batetik ekingo diogu ospakizun honi.

Ikusle guztiei zuzendua dago, baina batez ere, musika eskolako ikasle edo musika munduan murgiltzen ari zaretenoi zuzendua egongo da. Izan ere, kontzertuaren mamira heldu aurretik, banda osatzen duten instrumentuen aurkezpen eta erakusketa bat egingo dugulako.

Behin aurkezpena amaitua eta zinemako proiektorearen laguntzaz, filma ospetsuen errepasoa egingo dugu. Hauxe izango da programa:

1)James bond
2)The avengers
3)King of pride rock
4)Superman
5)Disney
6)Harry potter
7)The seven magnificent
8)Gladiator
9)Frozen
10)Piratas del Caribe

Ikuskizuna Ane Legarreta zuzendariak gidatuko du.

Lekua: AreetakoAndres Isasi Musika eskolako aretoan

Ordua: 12:00

Doako Sarrera.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude